LABORAL Kutxan uste dugu badela banka egiteko beste modu bat, eta, hain zuzen ere, pentsaera horrek baldintzatzen ditu gure eguneroko erabakiak.
Garen-garenetik sortzen da gure egiteko modua, eta badakigulako gure bezeroek beste modu bat dutela bizitzeko, lan egiteko, ekiteko, sortzeko eta bizitza ikusteko.
LABORAL Kutxan, egiteko modu paregabea, pertsonala eta geurea aurkituko duzu. Bezeroekiko harremanean oinarritua, gardentasuna eta konfiantza lehenetsiz, eta tratu hurbilez eta pertsonalizatuz jorratua.
Etorkizunera begiratzen duen erakunde berritzailea gara. Garapen kolektiboarekin konprometitua, alderdi ekonomikoan nahiz sozialean. Bestelako erakunde bat, sinesten duena beti dagoela beste modu bat.
Aurrezki-Inbertsio Negozioa Garatzeko eta Wealth Management lantaldearen barruan, zure eginkizuna LABORAL Kutxaren Inbertsio Zerbitzuetarako merkatuak eta estrategiak aztertzea izango da, informazio zehatza eta garrantzitsua emanez, eta, aldi berean, ezagutza horiek hezkuntza- eta dibulgazio-eduki irisgarri bihurtu beharko dituzu bezeroentzat, aholkularientzat eta, publiko orokorrarentzat.
ZURE EGUNEROKO LANA
ZER ESKAINTZEN DUGU?
Lan egiteko beste modu bat, profesionalki eta pertsonalki haziz, zure potentzial guztia modu jasangarri eta inklusiboan martxan jar dezazun. Horretarako:
Talde-lana, elkarrekiko laguntza eta parte-hartzea sustatzen ditugu.
Prestakuntza pertsonalizatzen dugu, pertsonen trebakuntza beren bizitza profesional osoan garatzeko.
Bizitza profesionalaren eta pribatuaren artean oreka ona egon dadin behar duzun malgutasuna eskaintzen dugu.
Barne-talentuaren aldeko apustua egiten dugu, eta, horregatik, erronka berriei aurre egiteko eta rol berriak hartzeko aukera ugari izango dituzu.
Zainduz gure osasun-programaren bidez zainduko zaitugu. Programa horren bidez, honako hauetaz gozatu ahal izango duzu: ohitura osasungarriei eta ongizate emozionalari buruzko tailerrak, Fisioterapia digitaleko zerbitzua, oinez edo bizikletan lanera etortzeko pizgarriak...
Lagun Aroren koadro medikorako sarbidea erraztuko dizugu zuretzat eta zure familiarentzat, baita banku- eta aseguru-baldintza berezietarako ere.
Azken batean, lan-ingurune inklusiboak eta errespetuzkoak eskaintzen ditugu, lan-dinamiketan eta karrera profesionaletan gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna bermatzen dugu, berdintasunaren arloan erreferentzia izateko lan eginez.