LABORAL Kutxan uste dugu badela banka egiteko beste modu bat, eta, hain zuzen ere, pentsaera horrek baldintzatzen ditu gure eguneroko erabakiak.
Garen-garenetik sortzen da gure egiteko modua, eta badakigulako gure bezeroek beste modu bat dutela bizitzeko, lan egiteko, ekiteko, sortzeko eta bizitza ikusteko.
LABORAL Kutxan, egiteko modu paregabea, pertsonala eta geurea aurkituko duzu. Bezeroekiko harremanean oinarritua, gardentasuna eta konfiantza lehenetsiz, eta tratu hurbilez eta pertsonalizatuz jorratua.
Etorkizunera begiratzen duen erakunde berritzailea gara. Garapen kolektiboarekin konprometitua, alderdi ekonomikoan nahiz sozialean. Bestelako erakunde bat, sinesten duena beti dagoela beste modu bat.
Diruzaintzako eta Merkatuetako taldeak inbertsioen kudeatzaile bat bilatzen du, entitatearen estrategiarekin lerrokatuta, zehaztutako errentagarritasun, arrisku eta dibertsifikazio helburuak lortzeko.
ZURE EGUNEROKO LANA
ZER ESKAINTZEN DUGU?
Lan egiteko beste modu bat, profesionalki eta pertsonalki haziz, zure potentzial guztia modu jasangarri eta inklusiboan martxan jar dezazun. Horretarako:
Azken batean, lan-ingurune inklusiboak eta errespetuzkoak eskaintzen ditugu, lan-dinamiketan eta karrera profesionaletan gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna bermatzen dugu, berdintasunaren arloan erreferentzia izateko lan eginez.